Herritarren Arretarako Unitatea
Diziplina Egintzaren Eragilearen Zerbitzuaren barruan dago Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko Herritarren Arretarako Unitatea (HAU).
Herritarren Arretarako Unitateak honako eskumen hauek ditu:
- Erregelamenduan araututako kexak eta salaketak jasotzeko zerbitzuaren eta herritarrei arreta eta informazioa emateko zerbitzuaren jarduna koordinatzea.
- Zerbitzu horietan jasotako iradokizunak, kexak eta salaketak zentralizatzea eta antolatzea, hartarako tratamendu informatikoa emanez, estatistikak zein haien urteko memoria egiteko.
- Botere Judizialaren Kontseilu Nagusian bertan jasotakoak izapidetzea.
- Kexei eta erreklamazioei buruzko informazio-agirien, inprimakien eta zerbitzu- eta izapidetze-protokoloen proposamenak egitea, ondoren Kontseilu Nagusiaren Osoko Bilkurak onar ditzan.
HARREMANETARAKO DATUAK | |
---|---|
Telefonoa | 917 00 58 68, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara |
FAXA | 917 00 58 67 |
Posta arrunta | Marqués de la Ensenada, 8, Madrid, 28071 |
Postontziak | egoitza judizialetan erreklamazioak eta iradokizunak biltzeko ezarritako postontzi guztiak |
Web-orria | online onprimakia |