Funtzioak

Batzordearen eginkizunak hauek dira:

1. Auzitegietako Gobernu Salek, Epaileen Batzarrek, Elkarte Judizialek edo zerbitzu aktiboan dagoen epaile orok kasu zehatzen gainean egindako kontsultei buruzko idatzizko irizpenak ematea.

Batzordeko kideek dena delako gai edo auziarekin lotuta zer jarrera duten agertuko dute irizpenek.

2. Testu honetan eta antzeko beste batzuetan jasotako etika judizialeko printzipioen eta proposamenen hedapena eta ezagutza bultzatzea.

3. Etikako beste batzorde judizial batzuekin koordinatuta eta elkarlanean –bereziki Etika Judizialerako Batzorde Iberoamerikarrarekin–, Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiari egotzitako eginkizunak garatzen laguntzea.

4. Salbuespenez, interes orokorreko gaiei edo auziei eta, testu honetan jasotako printzipioen arabera, epaileen aldetik espero den portaera etikoari buruzko txostenak egitea, betiere Auzitegietako Gobernu Salek, Epaileen Batzarrek edo Elkarte Judizialek eskatuta.