Zer da Gobernu Sala?

Gobernu Sala EAEko Justizia Administrazioaren barneko gobernu-organo gorena da.

Honako kide hauek osatzen dute: Auzitegiko presidenteak, auzitegi horretako gainerako Justizia Saletako presidenteek, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegietako presidenteek, Bilboko epaile dekanoak, eta autonomia-erkidegoan ari diren karrera judizialeko kideek hautatutako beste hainbeste magistratu eta epailek. Haietako bat epailea da. Sala horretako kide da, era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko gobernu-idazkaria.

Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Sala, gutxienez ere, hilean bitan bilduko da, ebazteko gairik ez balego salbu, eta horrez gain, Justizia Administrazioaren interesekoak diren premiazko gaiak dauden guztietan, Justizia Auzitegi Nagusiko Lehendakariak beharrezkotzat jotzen duenean, kideen heren batek hala eskatzen duenean proposamen arrazoitu bidez eta ebatzi edo erabaki behar den gaia adieraziz, edo Gobernu Idazkariak hala eskatzen duenean bere mendeko bulego judizialei edo Idazkari Judizialei eragiten dieten gaiak jorratzeko xedearekin. Deialdia Lehendakariak egingo du, jorratu beharreko gaiak adieraziz.