Zer da Kantabriako JAN

KantabriakoJustizia Auzitegi Gorenak Santanderren du bere egoitza eta Estatuko Botere Judizial bakarraren estruktura orokorrean parte hartzen duen instantzia judizial bat da, bere lurraldeko eskuduntzara egokitua.

Organo judizial gorenena da autonomi erkidegoko lurralde eremuan, Auzitegi Gorenari  (KEren 152.1 art. ) dagokion jurisdikzioari eta bermatasun konstituzionalak eskatzen dituzten gai haiei, Auzitegi Konstituzionalari dagokion eskuduntza dena, kalterik egin gabe.

Justizia Auzitegi Goreneko lehendakaria Botere Judizialaren ordezkari gorenena da Kantabria Autonomi Erkidegoan eta karguan ari den denbora tartean Auzitegi Goreneko magistratu kategoria dauka.

KantabriakoJustizia Auzitegi Gorenak Las Salesaseko Konplexu Judizialean du bere egoitza,Santanderreko Pedro San Martín Etorbidean.