Arazo Ekonomikoen Batzordea

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko Osoko bilkurak urtero aukeratuko ditu Arazo Ekonomikoen Batzordeko kideak, eta horietatik aukeratuko du Lehendakaria.Arazo Ekonomikoen Batzordea hiru kidek osatuko dute.

Arazo Ekonomikoen Batzordearen ardura da izaera ekonomiko eta finantzarioa duten ikerketa eta proiektuak egitea, Kontseiluko Osoko bilkurak eskatuta, gerentziaren kontabilitate eta finantza-jardueraren kontrola, eta arlo ekonomikoan Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko lana egoki eramateko beharrezkoak diren jarduera guztiak.

Era berean, Batzorde Iraunkorrak Arazo Ekonomikoen Batzordearengan ordezkatu dezake Kontseiluaren urteroko aurrekontu proiektuaeren zirriborroa egitea, eta hau onartzea, edozein kasutan, Batzorde Iraunkorraren ardura izango da, Osoko bilkuran ziurtatu baino lehenago (609. Artikulua).

Osaera:

  • D. Gerardo Martínez Tristán
  • D. Juan Martínez Moya
  • D. Enrique Lucas Murillo de la Cueva