Formakuntza Judizialeko Europako Sarea (EJTN)

EJNTFormakuntza Judizialeko Europako Sarea (EJTN) Europako eremu judiziala ezartzen doan araberako Europako prestakuntza-eremu bat eraikitzeko premiaren ondorioz sortu da. Europako dimentsioak epaileen prestakuntzan duen aniztasunak eta garrantziak zeregin horren arduradunak behartu ditu estatu kideetan euren programak eta jarduketak pixkanaka-pixkanaka koordinatzera. Batetik, unean uneko harremanak nahikoa ez direla eta, besteik, lankidetza jurisdikzionaleko mekanismoek behar den bezala funtzionatzeko ezinbestekoa den kultura judizial erkidea sortzea ahalbidetzen duen harremanetarako esparru egonkorra eraikitzea urgentea dela frogatu da.

EJTN-k Europar Batasuneko estatu kideetako Eskola Judizialak eta epaileen prestakuntzaz arduratzen diren erakundeak hartzen ditu bere baitan. Belgikako zuzenbidearen mende dagoen irabazi asmorik gabeko nazioarteko elkartea da eta, 2004az geroztik, Europako Batzordeak diruz laguntzen dio.

Bordelen 2000ko urriaren 13an onartutako eta Kopenhagen 2002ko abenduaren 6an eta Ljublijanan 2008ko ekainaren 23an eta 24ean berrikusitako fundazio-gutunak arautzen du.

EJTN-ren helburuak Amsterdamgo itunaren, Hagako Programaren, Europako Batzordearen prestakuntza judizialari buruzko 2006ko ekainaren 29ko Jakinarazpenaren, epaile nazionalak Europako sistema judizialean jokatzen duen rolari buruz Europako Parlamentuak emandako Ebazpenaren eta Justiziako profesionalen prestakuntzari buruz Europar Batasuneko Kontseiluak 2008ko urriaren 24ean emandako Ebazpenaren barruan sartzen dira. Horiek guztiek finkatu zituzten Europar Batasunaren helburutzat askatasun, segurtasun eta justiziazko benetako eremu bat sortzea, Europako sistema judizialen ezagutza sustatzea eta EBko estatu kideetako epaile eta fiskalen arteko ulermena eta lankidetza sendotzea.

Gaur egun Sarea arduratzen da Agintari Judizialen Trukaketa Programaren kudeaketaz, bere kideek antolatu eta beste herrialde batzuetako epaile eta fiskalei parte hartzen uzten dieten prestakuntza-jardueren Katalogoaz eta Europako Zuzenbidearen arloko curriculum erkideen diseinuak eta irakaskuntza-esperientzien prestakuntza eta trukaketako baterako jarduketak garatzeaz.